XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aintzindari gaztea

Petain, aintzindari gazte eta lerdena, gizon azkarra, nehork izitzen ez duten hetarik.

Egun oroz ari da lanean eta bere indarren berritzen, nahiz eta azkartu eta azkar egon egimbideen hobeki bethetzeko.

Villefranche hirian ditu bere soldadoak, Alpinak deitzen diren soldadoak.

Bada zombeit eskualdun, eta, ez guti, beren zerbitzua, alpinetan egina dutenak.

Lyonen, Marseillan, Nicen iragaiten da, dena begi eta beharri, denak ikusi nahi, denak ikasi nahi.

Villefranche hirian duen komendantak, Lucas du izena.

Hunek igortzen du Valbonneko soldado ikastegirat, tiroka ikastera.

Manua ukan bezen laster, puska guziak pruntki moldaturik badoa aiphatu hirira.

Beste batek beharbada etzuen hain ontsa hartuko lan berria.

Petain aldiz lorietan badoa Valbonnera.

Ez da ikastegi hortan alfer egoitekoa.

Indarren azkartzeko eta zalu egoiteko, egiten du behar den guzia; bere zainen jabe da.

Ukan erakaspenak hartzen eta beretzen ditu denak.

Aintzindariek emanen diote nota hau: Tirari hauta.

Ordukotz gogoan dauka ondoan berak emanen duen erakaspen baliosa: Gerla demboran, oroz lehen behar da ezarri harmetarik atheratu sua.

Bere alpinetara itzuli orduko, lanari lotzen da.

Biziki laket zaio soldadoekin mendian ibiltzea, heien aintzinean, hek bezen zalu eta azkar.

Hain chuchen orduan dituzte izendatzen kompagnia bakotchean, gizon azkar beldurik gabekoak, besten aintzindari izaiteko.

Hoietan dugu kausitzen Petain.

Mendian molde hortan ibiltzeak on egiten du deneri.

Hirietako gal-bideak ahanzten dira, soldadoak azkartzen, arima eta gorphutz gerlako hautaki moldatzen.

Bortz urthe emaiten ditu Petainek gisa hortako lanean.

Bigarren galona ukaiten du, ontsa irabazia.

Villefranchetik Bezanzonera badoa, hirurgarren batailonarekin.

Armadako liburuetan sartzen da eta hek funski ditu ikasten.

Laster aintzindariak ohartzen dira langile jarraiko horri, eta aintzindar-geien moldatzea haren gain dute ezartzen.

Mendietan ikasi du soldadoekin zoin lehenka eta zoin gehiagoka artzen, orai ikasten du soldadoen moldatzen disiplinaren uztarriaren azpian.

Badaki larderia ibiltzen, bainan behar den gochotasunarekin.